Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa OIZ
Egoitza Elektronikoa
OIZ

Udalaren ondare-erantzukizuna eskatzea

aren armarria OIZ
Egoitza Elektronikoa > Udalaren ondare-erantzukizuna eskatzea

Udalaren ondare-erantzukizuna eskatzea

Helburua

Udal Administrazioaren ondare-erantzukizunetik eratorritako kalte material eta/edo pertsonalengatiko kalte-ordaina eskatzea.

Izapidea nork egin dezakeen

Eragindako edozein pertsona fisiko edo juridiko, pertsonalki edo ordezkari baten bidez.

Baldintzak

  • Gertaera eragiletik edo horren ondorioak zehaztu ahal diren unetik urtebete baino gehiago igaro ez izana (kalte pertsonalen kasuan, urtebeteko epea alta medikoaren datatik hasten da).
  • Eskatzailearen ondasunak edo eskubideak kaltetu badira administrazio-erantzukizunaren ondorioz.

Tramitea nola egin daitekeen

  • Telematikoki: orri honen behealdean dagoen Instantzia berria botoiaren bidez.

Eskatzailea administrazio publikoekin elektronikoki harremanak izan BEHAR DITUEN PERTSONA JURIDIKOA EDO SUBJEKTUA bada, horrela bakarrik aurkeztu ahal izango du.

  • Aurrez aurre, udaletxeko bulegoetan.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabide orokorra beteta eta interesdunak sinatuta, honako hauek adieraziz:

  • Interesdunaren eta, hala badagokio, haren ordezkariaren izena, bi abizen eta identifikazio-dokumentua.
  • Jakinarazpenetarako helbidea.
  • Harremanetarako telefonoa.
  • Argi eta garbi zehaztuko dira lesioak edo kalteak, horien kausak zerbitzu publikoen funtzionamenduarekin duen lotura, ebaluazio ekonomikoa, kaltea gertatu den unea, lekua eta inguruabarrak, eta kalte-ordaina eskatzea.

Egoki iritzitako alegazio, agiri eta informazio guztiak erantsiko dira, hala nola:

  • Udaltzaingoaren partea, esku hartu badu.
  • Lekukoak.
  • Tokiaren edo gertaeraren argazkiak.
  • Parte medikoa, hala badagokio.
  • Ondare-erantzukizunaren ebaluazio ekonomikoa, fakturak edo aditu-txostenak aurkeztuz, hala badagokio.
  • Gertakariaren lekuko den informazio oro.

IBILGAILUETAN IZANDAKO KALTEENGATIKO ERREKLAMAZIOETAN:

  • Gidabaimenaren fotokopia.
  • Zirkulazio-baimena, IAT eta indarrean dagoen asegurua.
  • Ibilgailua konpontzeko faktura edo aurrekontua.
  • Aurkeztutako dokumentazioa originala izango da, edo jatorrizkoarekin alderatuko den kopia, unitate izapidegilean bertan.

Nola eta noiz ebazten den

Espedientea ebazteko epea 6 hilabetekoa da, eskaera egiten den egunetik hasita, eta administrazio-isiltasuna NEGATIBOTZAT hartuko da.

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabidea sinatu egin beharko da
  • Izapideak eskatzen du eskatzailea identifikatzea eta ziurtagiri digitalarekin sinatzea
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Pertsona juridikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
OIZ - P3118700H
Unica, 45 - 31751 Oiz (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen